Nola funtzionatzen du?

Nor da nor Senatuan?

  • LEHENDAKARIA Ganberako agintari nagusia da, eta ganberakideek hautatzen dute, HAUTESKUNDEAK igaro eta egiten duten lehen osoko bilkuran ERAKETA-BILKURAn.

  • Beste senatari batzuek laguntzen diote Senatuko lehendakariari lana antolatzen eta banatzen.

    SENATUKO MAHAIA da Ganberako zuzendaritza-organoa. Lehendakariak, bi lehendakariordek eta lau idazkarik osatzen dute.

    BOZERAMAILEEN BATZARRA Senatuko lehendakariak eta unean uneko PARLAMENTUKO TALDEen bozeramaileek osatzen dute. Ganberaren funtzionamenduaren gaineko gaiei buruzko iritzia ematen du.

  • Senatariok talde txikiak osatzen ditugu, gai jakinei buruz hitz egiteko eta erabakitzeko. BATZORDE esaten diegu horrelako taldeei.

    Nola esaten diogu senatari guztion bilerari?

  • OSOKO BILKURA!

    Senatari guztiok HEMIZIKLOAn egiten ditugun bilerei OSOKO BILKURA esaten diegu. Horrelako bileretan erabakitzen dugu gai nagusiei buruz.






    Zer gertatzen da Senatua osoko bilkurak egitekoa ez denean eta Senatua desegiten denean?

  • GOBERNUAk Senatua DESEGITEA dekretatzen duenean, DIPUTAZIO IRAUNKORRA jartzen da martxan.

    Diputazio Iraunkorra BILKURA-ALDIenartean ere dago martxan, eta ohiz kanpoko osoko bilkura egiteko eska dezake.

    Senatuko lehendakaria du buru, eta 21 kidek osatzen dute gutxienez; parlamentuko taldeek izendatzen dituzte kideak. Ganbera biltzen ez denean, haren botereak zaintzeaz arduratzen da.