Egun bat Senatuan

Lagundu senatari bati lanegun batean

  • Kaixo. SENATARI izendatu berri naute nire probintziaren izenean, eta talde politiko batekoa naiz.

    Senatari bat bi modutan sar daiteke Parlamentuan: bere probintziaren izenean HAUTATUta edo bere autonomia-erkidegoko parlamentuak IZENDATUta

    Jakin nahi duzu zer lan egiten dudan SENATUAn? Lagundu.

  • Senatuaren funtzio nagusia LEGEGINTZA-FUNTZIOA da; hau da, KONGRESUAk aztertu eta Senatuari helarazten dizkion LEGE-PROIEKTUAK eta LEGE-PROPOSAMENAK bideratzea.
    Senatuak bi hilabete ditu betoa jartzeko edo ZUZENKETAKegiteko, Diputatuen Kongresuak edo GOBERNUAk dena delako lege-proiektua edo lege-proposamena premiazkoa dela adierazten dutenean izan ezik. Orduan, presaka ibili behar dugu, egutegiko 20 egun bakarrik ditugu eta!

    Orain, beste senatari batzuekin bildu behar dut, lege-proposamen bat eztabaidatzeko BATZORDEAn. Joan den astean, BATZORDE TXOSTENGILEAk txosten bat egin zuen lege-proposamen horri buruz.

    Sartu nahi duzu Batzordean?

  • PARLAMENTUKO TALDE guztiek dituzte ordezkariak Senatuko batzordeetan.
    Batzordeak legeak egiteaz eta GOBERNUA KONTROLATZEAz arduratzen dira, nor bere esparruan.
    Gaur lantzen ari garen proiektuari buruzko eztabaidan, gure iritzia eman dugu, eta zenbait aldaketa egitearen alde egin dugu, zuzenketen bitartez. Onartzen ditugun zuzenketek BATZORDEAREN IRIZPENA osatzen dute, aurrez onartutako testuarekin batera.

    Baina ez dugu bilerarik garrantzitsuena egin oraindik!

  • Bizkor! OSOKO BILKURA hastear dago HEMIZIKLOAn!

    Lehenengo zatian, senatariek Gobernua kontrolatzen dute, GALDERAK eta INTERPELAZIOAK erabiliz. Orduan, beste senatari batzuekin legearen zenbait aldaketa negoziatzen saia naiteke oraindik.

    Zer gertatuko da?

  • Hasi da bozketa! Lan handia egin dugu lege-proiektua aurrera ateratzeko, baina ez dugu ezer jakingo bozkatzen amaitu arte. Bi gauza gerta daitezke:

    • Diputatuen Kongresuak helarazitako testua aldatzea onartzen ez badugu, testua EAOrabidaliko dugu zuzenean, argitaratzeko. Aurrez, ERREGEAK BERRETSI behar du.

    • Testua aldatzen badugu (zuzenketak onartzen baditugu) edo betoa jartzen badiogu (proiektuaren aurka egiten badugu), Diputatuen Kongresura itzuli behar dugu testua, eta hark erabaki behar du ea Senatuaren proposamenak onartzen dituen.

    Argitaratzen dituzten legeen % 60k baino gehiagok Senatuak egindako zuzenketak dituzte!

    Telefonoa isildu dut bozkatzen ari garen bitartean. Dei baten zain nago...

  • Bukatu dira bilerak, baina, afaltzera joan aurretik, Gobernuarentzako galdera batzuk aurkeztu behar ditut Senatuko Erregistro Elektronikoan, nire herrian zer egiten ari den azaltzeko eskatzeko, eta webgunearen bidez idatzi didaten herritarrei erantzun behar diet.