Historia eta sistema politikoa

200 urte inguruko erakunde batek zeresan asko ematen du.

  • Historia garaikideko Espainiako lehen konstituzioa 1812koa izan zen.
    • Espainiaren subiranotasuna aldarrikatu zuen eta bozkatzeko eskubidea aitortu zien gizonei. Emakumeei, berriz, 1931n aitortu zieten.
    • Botereen banaketa, ganbera bakarreko parlamentua (Gorteak) eta errege bat ezarri zituen. Erregeak eskumen asko zituen, baina ez zen botere guztien iturri, lehen ez bezala.

    Konstituzio hau eta 1931koa indarrean izan ziren bitartean, Espainiako Parlamentua ganbera bakarrak osatu zuen.

  • 1834 eta 1923 artean, bi ganberak osatu zuten Espainiako Parlamentua.
    • 1834an Errege Estatutuak bi ganbera ezarri zituen lehen aldiz Espainian: “Estamento de Próceres” edo “Handikien Estamentu” zelakoa (Goi Ganbera) eta “Estamento de Procuradores” edo “Prokuradoreen Estamentu” zelakoa (Behe Ganbera).
    • 1837ko konstituzioa indarrean sartu zenean, Goi Ganbera Senatua bihurtu zen.1845eko, 1869ko eta 1876ko konstituzioek izen berari eutsi zioten.
    • XIX. mendean, Senatuaren osaera jatorriaren edo errege-erreginen izendapenen araberakoa zen. Errege-erreginek aristokraten, administrazioko, Elizako eta Armadako kideen eta errentarik handienak zituztenen artetik izendatzen zituzten senatariak.
    • XIX. mendean, behin baino gehiagotan aldatu ziren subiranotasuna non zetzan eta erakunde bakoitzari (errege-erreginei, Parlamentuari, Gobernuari...) zer eskumen zegozkion erabakitzeko irizpideak.
  • Gaur egun indarrean dagoen konstituzioa 1978koa da, eta xedatzen du Espainiako herrian datzala nazioaren subiranotasuna eta handik sortzen direla Estatuaren botereak.

    Espainia zuzenbideko estatu sozial eta demokratikoa da:

    • Zuzenbideko estatua da, herritar guztiak daudelako legeak betetzera behartuta eta legeak betetzea bermatzen dutelako auzitegiek.
    • Soziala da, botere publikoak gizarte bidezkoagoa lortzen saiatzen direlako.
    • Demokratikoa da, herritarrek ordezkariak hautatzen parte hartzen dutelako.

    Balio nagusiak askatasuna, justizia, berdintasuna eta aniztasun politikoa dira.

  • Gaur egun indarrean dagoen konstituzioa 1978koa da, eta bi zatitan banatuta dago:

    • Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak.

    • Boterearen antolaketa.

    Ikusi zein diren Espainiako sistema politikoaren barruko erakunde nagusiak.

    Erregea

    Estatuburua da. Monarkia parlamentario gehienetan bezala, oso ordezkari garrantzitsua da, baina ez du gobernatzen.

    Erregea
    Parlamentua (Gorte Nagusiak). Diputatuen Kongresuak eta Senatuak osatzen dute.

    Espainiako herria ordezkatzen du, Estatuaren botere legegilea erabiltzen du, Estatuko aurrekontuak onartzen ditu eta Gobernuaren lana kontrolatzen du.
    Diputatuen Kongresuak Gobernuko presidentea hautatzen du.

    Parlamentua (Gorte Nagusiak). Diputatuen Kongresuak eta Senatuak osatzen dute.
    Gobernua

    Presidenteak, presidenteordeek eta ministroek osatzen dute.
    Gobernuko presidente bihurtu aurretik, Diputatuen Kongresuak baiezkoa eman behar dio erregeak proposatzen duen hautagaiari. Diputatuen Kongresuko kide gehienen babesa lortzen duenean, erregeak presidente izendatzen du hautagaia. Ondoren, presidenteordeak eta ministroak izendatzen ditu presidenteak.
    Gobernuak barne- eta kanpo-politika, administrazioa eta defentsa zuzentzen ditu.
    Konstituzioa eta legeak betez jardun behar du betiere.

    Gobernua
    Epaitegiak eta auzitegiak

    Justizia administratzen dute, epaitu eta erabakitakoa betearazi egiten baitute.
    Epaileak eta magistratuak independenteak dira, eta legeak bakarrik bete behar dituzte.
    Botere publiko guztiek Konstituzioa errespetatzen dutela ziurtatzeko, bada Konstituzio Auzitegia.

    Epaitegiak eta auzitegiak