Zer da eta zer egiten du?

Zer erabakitzen dugu Senatuan?

  • SENATUA GORTE NAGUSIen (PARLAMENTUAren) zati bat da.

    Osaera:

    KONGRESUA:
    300-400 diputatu, herritarrek sufragio unibertsal bidez hautatutakoak.

    SENATUA:
    Herritarrek hautatutako senatariak (208):
    4 senatari probintziako
    + 3 senatari uharte handi bakoitzeko
    + senatari 1 uharte txiki edo uharte multzo bakoitzeko
    + 2 senatari Ceutakoak eta + 2 senatari Melillakoak.

    Autonomia-erkidegoetako parlamentuek izendatutako senatariak (58):
    senatari 1 autonomia-erkidego bakoitzeko
    + senatari 1 lurraldeko milioi biztanle bakoitzeko.

  • Hauek dira Senatuaren eginkizun nagusiak:

    • LEGEAK onartzea, Diputatuen Kongresuarekin batera.

    • Estatuko aurrekontu orokorrak onartzea.

    • GOBERNUAREN LANA KONTROLATZEA.

  • Senatuak Gobernuaren lana kontrolatzen du. Horretarako, parlamentariek GALDERAK eta INTERPELAZIOAK egiten dizkiete presidenteari eta ministroei.

    Gainera, MOZIOAKerabiliz, bere politika norabide jakin batean bideratzeko eskatzen diote Gobernuari.

  • Senatua Diputatuen Kongresuarekin elkarlanean aritzen da legeak prestatzen eta onartzen, eta guztiok bete behar ditugu onartzen dituzten legeak.

    Senatuan lege bat nola bideratzen dugun jakin nahi baduzu, lagundu senatari bati lanegun batean.