Senatariak

Nola hautatzen ditugu senatariak?

  • Gaur egun, 266 SENATARI gara.

    Jakin nahi duzu nola izendatzen gaituzten?

  • 266 senatarietako 208 herritarrek HAUTATUtakoak dira, zuzenean.

    • Probintzia bakoitzeko herritarrek lau senatari hautatzen dituzte, sufragio unibertsal, aske, berdin, zuzeneko eta sekretuaren bidez.
    • Uharteetako probintzietan, berriz, hiru uharte nagusietako (Kanaria Handiko, Mallorcako eta Tenerifeko) herritarrek hiruna senatari hautatzen dituzte, eta beste uharteetako edo uharte taldeetako (Eivissa eta Formenterako, Menorcako, Fuerteventurako, Gomerako, Hierroko, Lanzaroteko eta Palmako) herritarrek, bana.
    • Azkenik, Ceutako eta Melillako herritarrek bina senatari hautatzen dituzte.

    Gainera...

  • 266 senatarietako 58 autonomia-erkidegoetako parlamentuek izendatzen dituzte.

    Autonomia-erkidego bakoitzeko parlamentuak senatari bat IZENDAtzen du, eta beste bat lurraldeko milioi biztanle bakoitzeko.

  • Zenbat urte izan behar ditu gutxienez senatari batek? Eta zenbat urte izan behar ditugu gutxienez BOZKATU ahal izateko?

    18 urte izan behar ditugu gutxienez bozkatzeko eta senatari izateko.

    Badakizu zenbatean behin hautatzen ditugun senatariak?

    Lau urterako hautatzen ditugu senatariak. Normalean, lau urtekoak dira AGINTALDIAK, baina motzagoak izan daitezke, baliteke-eta Gobernuak ganberak aurretiaz desegitea eta HAUTESKUNDEetara deitzea.