Nola funtzionatzen du?

Nor da nor Senatuan?

  • SENATUKO LEHENDAKARIA oso garrantzitsua da. SENATARI guztiok hautatzen dugu, HAUTESKUNDEAK igaro eta biltzen garen lehen aldian..

    Lehendakaria ez dago bakarrik.
    Ikusi nork laguntzen dion...

  • Beste senatari batzuek laguntzen diote Senatuko lehendakariari lana antolatzen eta banatzen.

  • Senatariok talde txikiak osatzen ditugu, gai jakinei buruz hitz egiteko eta erabakitzeko. BATZORDE esaten diegu horrelako taldeei.

    Nola esaten diogu guztion bilerari?

  • OSOKO BILKURA!

    Senatari guztiok HEMIZIKLOAn egiten ditugun bilerei OSOKO BILKURA esaten diegu. Horrelako bileretan erabakitzen dugu gai nagusiei buruz.