Egun bat Senatuan

Lagundu senatari bati lanegun batean

  • Kaixo. SENATARI izendatu berri naute nire probintziaren izenean, eta talde politiko batekoa naiz.

    Jakin nahi duzu zer lan egiten dudan SENATUAn? Lagundu.

  • Orain, beste senatari batzuekin bildu behar dut, LEGE bat aztertzeko.

    Etorri nahi duzu BATZORDEra?

  • Batzordean, legeari buruzko gure iritzia emateaz gain (gustatzen zaigun ala ez esateaz gain), legea aldatu ere egiten dugu, ZUZENKETAK erabiliz, eta bozkatu egiten dugu.

    Baina ez dugu bilerarik garrantzitsuena egin oraindik!

  • Hemen, HEMIZIKLOAn, senatari guztiok bildu eta OSOKO BILKURA egiten dugu, aurretik hitzartutakoa azaltzeko eta ikusteko ea hobetu dezakegun. Boto gehien lortzen dituztenek irabazten dute.

    Baina bada gehiago!

  • Bukatu dira bilerak, baina, afaltzera joan aurretik, galdera batzuk bidali behar dizkiot GOBERNUAri, nire herrian zer egiten ari den azaltzeko eskatzeko, eta webgunearen bidez idatzi didaten herritarrei erantzun behar diet.